
[ Ekintzak sozial eta solidarioak ]
Gure konpromisoa gizarte jardueretan parte hartzera bideratzen dugu, non kirola, jarduera fisikoak eta elikadura egokia bultzatzen diren. Eta, halaber, egoera ahulean eta gutxiengoan dauden edo elikadura eskuratzeko zailtasunak dituzten kolektiboei laguntzea. Bestalde, kirol klubei eta kultura elkarteei lagunduz ere bultzatu dugu gizarte jarduera.
[ KOMUNITATEAREN ONGIZATEA ETA OSASUNA HOBETZEA ]
Eragina komunitatean
3.072.000€
623.000€
ELKARTEAK ETA KOLEKTIBOAK
1.466.000€
FAMILIA UGARIAK
983.000€
ELKARTASUNA, KULTURA ETA KIROLA
423T
ELIKAGAI BANKUAK
[ ERAGINA KOMUNITATEAN ]
Kultur eta gizarte jarduerak
Uvesco Taldearen Gizarte Erantzukizuneko Planak eskatzen du gure inguruko jarduera sozial eta kulturalen garapenarekin konprometituta egotea, behar handiena duten kolektiboekiko elkartasuna, emakumearen parte hartzea zein garapena eta herritarren ongizatea hobetzea bultzatzeko konpromisoa hartu baitugu, betiere ohitura osasungarriak sustatuta.
AECC-Minbiziaren aurkako Elkartea
2024an egindako jardueren artean, bat da nabarmentzekoa, ongizatean eta osasunean duen eraginagatik: AECC-Minbiziaren aurkako Elkartearekin egindako elkarlana, hainbat kanpainatan lagundu baitiogu. Adibidez, sentsibilizazioan, BM Supermerkatuetako establezimenduen bidez, Azaleko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna eta Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna direla-eta kanpainak eginez.
Beste erakunde eta talde kultural batzuk
Laguntza solidarioa zabaldu egin zen, eta gure inguruan garrantzitsuak diren beste erakunde eta talde kulturalei lagundu genien, horrela eragin bikoitza lortuta: kultura eta hezkuntza musikalari eustea, eta egoera ahulean edo gizartean baztertuta bizitzeko arriskuan dauden kolektiboei laguntzea.
2024an, Gabonetako Super Amara Kontzertu Solidarioa antolatu dugu Sergio Dalmarekin, Donostiako Kursaalean, AVAIMen mesedetan (Tratu Txarrak jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkartea).
[ ERAGINA KOMUNITATEAN ]
Babesletzak eta kirol klubak
Bizimodu osasungarriak ezinbestean behar du bizitza aktiboa izatea eta ariketa fisikoa egitea. Horregatik, kirola sustatzen duten taldeak lehentasunezko lankidetza ardatza dira Uvesco Taldearentzat, zeinak hitzarmenak dituen inguruko klub eta elkarte ugarirekin. Hitzarmen horiei esker, indartu egiten dugu bizimodu osasungarriaren balioak sustatzen dituzten, eta, gainera, gizarte kohesioa, errespetua eta berdintasuna sortzen duten jarduerekin dugun konpromisoa. Gizartearen alderdi guztietan parte hartu dugu eta, beraz, zuzeneko eragina daukagu bizi kalitatearen hobekuntzan. Horrela osatzen da herritarren ingurunean eta bizitza sozialean daukagun eragina.
Kirol klubak
Real Sociedad de Futbol, S.A.D. – Real Union Club de Irun, S.A.D. – ACT Eusko Label liga -Hondarribia Arraun Elkartea – Emakumeen BM Bilbo Santutxu – Isuntza Arraun Elkartea – Eibar Kirol Elkartea – Athletic Club – Deportivo Alaves – Bidasoa Eskubaloi Kirol Kluba -Txirrindularitzako Euskadi Fundazioa – Super Amara BAT – Super Amara Bera Bera
Realzale programa
Realaren “Realzale” programan parte hartu dugu, eta 2024an 6.256 bezerok lortu dituzte onurak.
[ ERAGINA KOMUNITATEAN ]
Kirola eta ohitura osasungarriak
Klubekin egindako akordioez gain, 2024an, herritarren parte hartzea duten beste jarduera batzuetan esku hartu dugu eta komunitatearen bizi kalitatea eta ohitura osasungarriak hobetzen eragina dutenak.
Esku hartze hori, oro har, oinezkoen lasterketetan eta tokiko kirol ekitaldietan dago oinarrituta -bereziki, emakumeen edo haurren parte hartzea bultzatzen dutenak edo helburu solidarioak sustatzen dituztenak-.
Jarduera horietan, parte hartzaileentzako hornidura poltsak jartzen ditugu (barra energetikoak, ura, galletak…); puzgarriak eta helmuga-arkuak jartzen ditugu; eta ekitaldietarako materiala ekoizten dugu (kamisetak, biserak…).
[ ERAGINA KOMUNITATEAN ]
Elikagai Bankua
Elikagaien Bankuari egunero 422,98 tona produktu ematen zaizkio.
Elikagai Bankuari egunero emandako produktuak
Elikagai Bankuekin dugun lankidetza berez hartu dugun konpromisoa da, eta hamar urte baino gehiago daramatzagu buru-belarri bi garapen helburu handi betetzeko asmoz. Alde batetik, elikagaiak eskuratzeko zailtasunak dituzten kolektiboei laguntzen diegu, eta hori funtsezko erantzukizuna da, gaur egun saihestezina, elikagaien sektorearentzat. Lankidetza horren bidez, egunero produktu bolumen handia bideratzen dugu, inolako interesik gabe, eta, hala, Gipuzkoako elikagai emaile nagusietako bat gara -bi planta logistiko daude bertan-, eta urtez urte handitzen ari da, gainera. Eta, beste alde batetik, konpromiso hori funtsezko jarduera da iraunkortasunari eta ekonomia zirkularrari dagokienez. Batetik, eragina du bazterketa arriskuan dauden kolektiboen elikaduraren hobekuntzan, eta, bestetik, eragina du taldeak elikagaiak alferrik galtzeko joera murrizteko duen helburuan.
Super Amara establezimenduen bidez, “Azken minutua” programa garatzen da. Programa horrek helburu jasangarri bikoitza betetzen du: egoera ahulean dauden pertsonei laguntzea, 20.000 familia baino gehiagori zehazki, eta elikagaiak alferrik galtzea murriztea, iraungitze-programa kudeatuz. 2024., 2023., 2022. eta 2019. urteetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu zuen programa hori, Alferrik galtzearen Europako Astearen esparruan.
Elikagaiak jasotzeko kanpainak
Urterik urte, Elikagai Bankuek antolatzen dituzten kanpainetan ere parte hartzen dugu, eremu guztietako gure supermerkatuetan horretarako espazioak lagata, eta, hala, kolektibo horri ematen diogun laguntza indartzen dugu. Horietan, kontsumitzaileek dohaintza ekonomikoak eta produktu ekarpenak egiten dituzte.
Kanpaina hauetan, dendetako espazioa lagatzen dugu, bilketaren logistikaren berri ematen dugu, eta, gainera, bezeroen ekarpenen %7ko ekarpena egiteko konpromisoa dugu. Guztira, 2024ko maiatza eta azaroko kanpainetan, 582.366 euro eta 221 tona jaso ditugu, herritarrek emanda, eta horiek Elikagai Bankuen beharrei erantzuteko erabili ditugu.

[ Ekintzak sozial eta solidarioak ]
Eragin soziala