Elikadura osasungarria eta kalitatekoa

[ Tokiko produktua ]

Kalitatezko elikadura Uvesco Taldearen kudeaketaren zutabe garrantzitsuenetako bat da. Hori lortzeko, funtsezkoa da hornitzaileekin eta inguruko eragileekin aliantzak eta jardun-ildoak ezartzea. Gainera, harreman horrek iraunkorra eta bidezkoa izan behar du, merkataritza-prozesu osoan zehar.

[ TOKIKO PRODUKTUAREN ALDEKO APUSTUA ]

Nazio Batuen GJH helburuak

Tokiko produktuaren aldeko apustu horren bidez, jasangarritasunarekin lotutako eta Nazio Batuen GJHetan bildutako hiru helburu nagusi betetzen dira:

Kalitatezko elikagaiak bermatzea eta herritarren artean ohitura osasungarriak sustatzea, lehen mailako produktuak eskaintzeko segurtasunarekin.

Tokiko ekonomia sustatzea, eta, gainera, harreman justua izatea, lehen sektorearen garapen iraunkorra ahalbidetuko duena.

Ingurumenean eragin negatiboa murriztea, produktu freskoak manipulatzeko, ontziratzeko eta garraiatzeko prozesuak ezabatuz.

[ KM0 ELIKAGAIA ]

Bertako haragia, arrantza, fruta eta barazkiak

Lehen sektorea oso zutabe garrantzitsua da elikadura osasuntsuan, produktu freskoak eta prozesatu gabeak baitira. Modu tradizionalean ekoitzitako elikagaiak, sasoiko produktuak eta Km0 elikagaiak dira, egoera ezin hobean eta propietate guztiekin kontserbatzen direnak. Hain zuzen ere, sektore horrek elikaduraren katean duen balioagatik eta enpresaren zutabeetako bat delako, haragiak, arrantzak eta frutak lehentasunezko lekua betetzen dute Taldeko establezimenduen aukeran. Apustu hori indartzeko, salmahai artatuak prestatu dira, eta profesionalak prestatu dira harategian, urdaitegian, arrandegian, fruta-dendan eta barazkietan.

Gainera, Uvesco Taldeak kalitate goreneko produktu freskoaren alde hartutako konpromisoaren ondorioz, inguruko ekoizleekin itunak eta akordioak egin ditu. Batetik, lehen sektorearekin, bere supermerkatuetatik hurbil dauden produktuak salerosteko, eta, bestetik, Kantauriko hainbat arrantzaleen kofradiarekin, bere lonjetako arraina egunero merkaturatzeko.

[ ALIANTZAK LEHEN SEKTOREAREKIN ]

Tokiko hornitzaileei egindako erosketak

Taldeak zuzeneko akordioak ditu, 400 nekazari, abeltzain eta elaboratzaile txiki baino gehiagorekin (gaztak, eztia eta sagardoa), eta inguruko establezimenduetan banatzen dituzte produktuak -horietako batzuk egunero eta zuzenean-. Lankidetza estu horri esker, Taldeak kalitatezko Km0 produktuak bermatzen dizkie bezeroei, zerbitzuan ahalik eta freskotasun eta berehalakotasun handienarekin.

Halaber, azken urteotan bere aliantza-sarea zabaltzen jarraitzeko asmoz, Taldea belaunaldien arteko erreleboaren aldeko apustua egiten ari da, nekazaritza- eta abeltzaintza-sektoreko ekintzaile gazteak sustatuz eta lagunduz. Horrekin, lankidetza berriak bilatu nahi dira, lehendik daudenetara zabalduko direnak eta, gainera, tokiko eta familiako ekoizpen txikien mantentzea sustatu eta bermatuko dutenak.

Aliantzak eta akordioak

Uvesco Taldeak honako akordio hauek ditu:

Ondarroako arrantzaleen kofradia

Amuko legatza merkaturatzeko.

Lasarbi abeltzainen elkartea

Ardi latxaren bildotsa merkaturatzeko.

Euskadiko untxi ekoizleen federazioa

Euskal Herriko tokiko untxiaren haragiaren kontsumoa sustatu eta bultzatzeko, BM Bertako Untxia zigiluaren pean.

Hondarribiko Done Pedro marinelen kofradia

Amuko legatza eta merlenka esklusiban merkaturatzeko.

Idiazabal JI, Erronkari JI eta Idiazabalgo Mendiko Gazta

Gaztaren lehen sektoreari laguntzeko, Jatorri Izendapeneko hornidura sustatzeko, kalitate bermatua eskainiz.

Santoñako eta Laredoko arrantzaleen kofradia

Kantauriko eta kanpainako arrainak salerosteko.

Nekazariak Villa de Prado de Madrid

Supermerkatuei barazkiak zuzenean saltzeko.

Kantauriko portu nagusiekiko eguneroko harremana

Gainera, egunero harremanak ditu Kantauriko portu nagusiekin: Hondarribia, Ondarroa, Bermeo, Santander, Santoña, Laredo, Castro Urdiales eta San Vicente de la Barquera. Horrek tokiko lonja horien jarduera ekonomikoa sustatzen laguntzen du, eta lehen mailako produktu bat bermatzen du establezimendu guztietako arrandegietan.

“Nirea” konpromisoa

Halaber, 2014. urtetik, Lehen Sektorea Sustatzeko eta Euskadiko Landa eta Itsasertza Biziberritzeko Eusko Jaurlaritzaren “Nirea” konpromisoari atxikita dago Taldea.

Madrilgo sasoiko barazki freskoen zuzeneko zerbitzua

Bestalde, sasoiko barazki freskoen zuzeneko zerbitzuaren eredua ezarri da Madrilgo establezimendu gehienetan, Taldeak beste lurralde batzuetan duen joeraren ildotik. Jatorri-aukeraren handitze hori Madrilgo patatarekin ere handitu da. Lan hori egiteko, ezinbestekoa izan da Madrilgo landa-garapenaz arduratzen diren erakunde eta organismo publiko eta pribatuekin harremanetan jartzea, Madrilgo Erkidegoko Nekazaritzako Elikagaien Sektorearen Garapena eta Iraunkortasuna Sustatzeko Jarduera Protokoloari atxikiz formalizatu baita.

Tokiko hornitzaileei laguntza indartzeko ekintzak

Kontaktua indartzea, produktu-soberakinei irteera emateko -produktu-aukera zabalduz, zerbitzua supermerkatu gehiagori irekiz eta eskaintzak sustatuz-.

Hornitzaile edo elaboratzaile berriekin harremanetan jartzea.

Zuzeneko salerosketako sareak gaitzea, soberakinei irteera emateko, prozesu administratiboak eta logistikoak arinduz.

Eusko Jaurlaritzarekin, EAEko hiru foru aldundiekin eta HAZIrekin lankidetzan aritzea, euskal ekoizleen soberakinei beren saltokien bidez irteera emateko. 

Agintariek garatutako sustapen kanpainetan parte hartzea: “Etxean, etxeko produktuak”, Nafarroan; “Llevamos Cantabria a tu mesa”, Kantabrian, eta “Basque Wine”, Euskadin.

BM Foroa Donostian egitea, tokiko 100 hornitzaile baino gehiago bilduz, sektorearen kezkak eta erronkak partekatzeko eta bateratzeko.

[ Tokiko produktua ]

Elikadura osasungarria eta kalitatekoa

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.