[ 2024 ]
Gure ingurunearen ongizatea elikatzen dugu
Azken urteotan, elikaduraren sektorea hainbat erronkari aurre egiten ari zaie, testuinguru geopolitiko konplexu batek eta kontsumo ohituren aldaketek markatuta. Hala ere, zailtasunen aurrean aukera berriak sortzen dira eta, Uvescon, tokikoarekin eta pertsonen zerbitzuarekin dugun konpromisoan urratsak emateko unea da, berrikuntzaren eta teknologiaren eskutik. Horri esker, gure eredua hobetzen jarraitu ahal izango dugu, gure jardueraren fokua gure bezeroengan, gure ekipoan eta gure ingurunean jarrita.
Gure eredua eremu eta herri berrietara hurbildu dugu, establezimendu berriak sartuz eta enplegua sortuz; prestakuntzan dugun konpromisoari eusten diogu -7.000 profesional baino gehiagoko lantaldea gara-, eta berrikuntza eta iraunkortasuna jartzen ditugu gure estrategiaren oinarri gisa. Horrela, modu sendo eta aitzindarian, elikagaien alferrik galtzearen murrizketari heltzen ari gara – elikaduraren sektorean funtsezko erronka-, teknologia berriak erabiliz eta jantoki sozialei dohaintzak egiteko programa bat abian jarriz, aldi berean, egoera ahulean dauden pertsonei laguntzeko. Gure gizarteko gizarte eta kirol jardueretan presente gaude, eta energia berriztagarrien eta karbono aztarna murriztearen aldeko apustua indartzen jarraitzen dugu, azken urteetan lortutako mugarri eta aintzatespenen bidez, 2030 Agendarekin dugun konpromisoa bermatzen baitute.
Eta ibilbide honetan,“Gure ingurunearen ongizatea elikatzea” helburuarekiko konpromisoari eustendiogu, balioa ematen duten hainbat ekintzaren bidez, hala nola: kalitatezko produktuak eskaintzea, tokiko ekonomia babestea enplegua sortuz, eta kontsumitzaileei elikaduran laguntzea. Azken batean, pertsonak zaintzea eta elkarrekin lan egitea, etorkizun bidezkoago eta iraunkorrago baten alde.

José Ramón Fernández de Barrena Bermejo
Uvesco Taldeko lehendakaria

[ 2024 ]
Gure ingurunearen ongizatea elikatzen dugu